XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Beste edozein ikasle bezala, fakultate batean lizentziatura bat eskuratzea, eta ondoren Graduatu-Ondoko Hezkuntzako Ziurtagiriaampamp;sup3; Post Graduate Certificate of Education, PGCE.; (GOHZ) eskuratzeko ikastaro bat egitea.

b) Lizentziatura eta IGT biak batera jasotzen dituen unibertsitate-ikasketak egitea.

Bi bide horietatik lehena, hau da, lizentziatura eta ondoren graduatu-ondoko ziurtagiria eskuratzea, gehiago egiten dute bigarren mailako hezkuntzarako prestatzen direnak.

Bigarren bidea, berriz, gehiago jarraitzen dute lehen mailako hezkuntzarako prestatzen direnak.

Ikerketek erakutsi dute bigarren bidea jarraituz prestatutako irakasleek, lanean hasten direnean, hobeto betetzen dutela beren irakasle-lana lehenengo bidea jarraitu dutenek baino, hau da, lizentziatura eta graduatu-ondoko urtebeteko prestakuntza izan dutenek baino.

Hala ere, GOHZaren bidea (lehena) jarraitu dutenek postu altuagoak lortzen dituzte heziketa-hierarkian, eta ondorioz, ordainsari handiagoak eskuratzen dituzte.

Desberdintasun hau, neurri batean behintzat, lizentziatura batzuek eta besteek duten estatus desberdinari zor zaio.

Lizentziatura hauek unibertsitateak ezarritako balditzetan ematen dira, eta tituluek dituzten arau batzuk bete behar dituzte.

Arau horiek balidazio-prozesu batean kontrolatzen dira, ikasketa horiek egin dituzten ikasleek lizentziatura-mailara iritsi direla ziurtatzeko.

IGT Hezkuntzarako Departamentuakampamp;sup4; Lehen Hezkuntza eta Zientziako Departamentua zena, Department of Education and Science, DES. ezarritako aurrebaldintza da.

Azken bost urteotan, Hezkuntzarako Departamentuak gehitu egin ditu lizentziaturarekin batera IGT eskaintzen duten ikasketak kreditatzeko baldintzak.

Baldintza horiek eragina dute, ez irakaslearen prestakuntzarekin zerikusia duten gaietan bakarrik, baizik eta baita lizentziaturaren beraren egokitasunari dagokionean ere.

Hezkuntzarako Departamentuaren arauak betetzeko prozesuari kreditazioa deitzen zaio, eta gaur egun unibertsitate bakoitzean gauzatzen da.

Behin unibertsitateak bere kreditazioa duenean, eskaintzen dituen prestaketa-bide guztiak ontzat ematen dira IGT lortzeko.

Kreditazio-prozesu hau bost urtean behin gauzatzen da.

Honakoa da: